Neskatxena txapelketa jokatuko dute Legazpin

29 DANTZARIK PARTE HARTUKO DUTE ETA BERAIEN ARTEAN BI LEGAZPIAR EGONGO DIRA: | Ane Arrizabalaga eta Nahia Lopez

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

legazpi - Larunbat honetan, 16.30ean Legazpiko Latxartegi aretoan, Euskal Herriko neskatxena edo soinu zaharren txapelketaren 24. edizioa jokatuko da. Lehiaketa honetan Gipuzkoako Euskal Dan-tzarien Biltzarrak antolatu duen gazteen soinu zahar ligaxkan lehenengo postuetan sailkatu diren dantzariek parte hartuko dute.

Larunbateko txapelketa Sustraiak dantza taldeak eta Legazpiko Udalak antolatu dute. Dantzariek bi taldetan parte hartuko dute. A taldean 2006 eta 2010 urteen artean jaiotakoak arituko dira (hamaika dantzari). Txakolin eta Agurra dantzak dantzatuko dituzte.

B taldean, berriz, 2003 eta 2005 urteen artean jaiotako dantzariak arituko dira (18 dantzari). Ehun Dukat eta Zortzikoa dantzak dantzatuko dituzte. A taldean mutilak ere lehiatuko dira.

Bi legazpiar Aurtengo gazteen soinu zahar ligaxkako irabazleak Ane Jaunarena lezotarra eta (A sailean) eta Amaia Aizpurua zizurkildarra (B sailean) izan dira. B sailean parte hartu duten Legazpiko Sustraiak taldeko bi dantzarik larunbat honetako txapelketarako sailkatzea lortu dute. Ane Arrizabalaga eta Nahia Lopez dira bi dantzari horiek.

Talde bakoitzeko irabazleak Juan Mari Burguerak diseinatu eta Enrique Mediavillak forjatu duen eskultura jasoko du. Gainera, finalean parte hartuko duten dantzarien artean jantzirik onena ere sarituko da.

Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideek osatuko dute eta doinua Legazpiko Goiz Deia txistulari taldekoek joko dute. - A.Z.

Secciones