Gaur Santikutz jaien balorazio bilera egingo dute Legazpin

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:21h.

LEGAZPI – Gaur, 18.30ean, Santikutz jaien balorazio bilera egingo dute Legazpiko kultur etxeko ikastaro gelan. Bilera honetan nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Legazpiko Santikutz jaiak joan zen asteko astelehenean hasi ziren, Sorgintxulo aisialdi taldearen pregoiarekin. Ostegunean Santikutz eguna ospatu zuten eta festak igandean bukatu ziren, Mirandaola egunarekin. – A.Z