Udalak ‘Azpeitiko Erraldoiak’ konpartsa osatu nahi du

Parte hartzeko interesa duten herriko taldeek udaletxeko erregistroan eman dezakete izena

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

azpeitia - Udaleko Festa batzordeak Azpeitiko Erraldoiak izeneko konpartsa osatzeko deia egin die herriko talde, kuadrilla eta eragileei.

Hori dela eta, konpartsaren parte izateko interesa dutenek astelehenetik ostiralera bitartean eman dezakete izena udaletxeko erregistroan (9.00etatik 14.00etara).

Udaletik jakinarazi dutenez, konpartsa osatzeko irizpide ba-tzuk kontuan hartuko dira. Izan ere, “talde iraunkorra eta ardura-tsua” sortu nahi da, “Udalaren babesean herrian antolatzen diren festetan erraldoiekin desfilatzera eta dantzatzera ateratzeko”.

Horretaz aparte, “urtean zehar, hainbat jai egunetan, Azpeitiko Erraldoiak irtenaldi batzuk egingo dituzte inguruko herrietara”.

Edozer gauzarako 943 157 068 telefono zenbakira deitu. - J.L.