Jon Sarasuaren hitzaldia izango da arratsaldean Sanagustin kulturgunean

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:24h.

 AZPEITIA – Munoandi elkarteak antolatuta, Jon Sarasua kazetari eta soziologoaren hitzaldia izango da gaur (20.00etan) Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Gaur egun Sarasua Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean aritzen da irakasle lanetan eta Azpeitian eskainiko duen hitzaldia Sustraiak eta adarrak. XIX. eta XX. gizaldietako ideologiak, zertan dira? izenburupean burutuko da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea den Ion Muñoak gidatuko du arratsaldeko saioa. – J.L.