Haurrentzako ipuin kontaketa izango da gaur Udal Liburutegian

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:24h.

MUTRIKU – Udal Liburutegiak Ipuinaren Ordua egitasmoaren saio berri bat hartuko du gaur (17.00etan). Maiatzeko emanaldi hau “4 urtetik gorako neska-mutilei” zuzenduta dago eta bertan Izaskun Mujikak Lurretik sortutako ipuinak eskainiko ditu. Ipuin kontaketarako sarrera doanekoa izango da eta Zabiel kultur etxean kokatuta dagoen Udal Liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenez, “ekitaldia behar bezala burutzeko liburutegia itxita egongo da 17.00etatik 18.00etara bitartean”. – J.L. 

Secciones