BERTAN

Euskara jatxetxeen menuetan sartu da

Oarsoaldeko zinegotziak eta merkataritza elkarteko lehendakariak, Hilario Arbelaitzekin.

Oarsoaldeak euskararen normalizazioarako kanpaina abian jarri du

Aitziber Muga - Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Oiartzun - Urteak dira, hogeita bat zehazki, Oarsoaldeko lau Udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla.

Urtero, halaber, merkataritza sektore jakin batekin lanketa berezia egin ohi da. Hortaz, aurten Oarsoaldeko jatetxeei zuzenduko zaie ekimena. Guztira, 107 establezimenduk egin dute bat kanpaina honekin.

Euskara saltsan izeneko ekimenean parte hartu nahi izan duten establezimenduei jendaurreko ida-tzi eta oharrak euskaratu zaizkie maiatzera bitartean. Maiatzean plateren hiztegia banatuko zaie eta urte osoan zehar menuak eta kartak euskaratuko zaizkie. Maiatzetik ekainera bitartean jatetxeetako arduradunak sentiberatzeko bideo bat zabalduko da webetan eta sare sozialen bidez.

Udazkenean, urriaren 15etik azaroaren 15era, jatetxeetako bezeroek orritxo batzuk izango dituzte eskura jan duten plater baten izena bertan apuntatu eta izena eta telefonoa jarrita, bertan izango diren kutxatan sartzeko.

Zozketaren aitzakiarekin kanpainako irudia eta leloa eramango duten boligrafoak banatuko zaizkie establezimenduei, bezeroen artean oparitzeko. Gero zozketa egingo da eta herri bakoitzean 50 euroko sei sari emango dira. 50 euro horiek orritxoa entregatu zuen jatetxean gastatu beharko ditu irabazleak. Gainera, eskualde mailan bi lagunentzako otordua zozketatuko da Zuberoa jatetxean.

Izan ere, Oiartzungo Zuberoa jatetxean egin da Euskara saltsan kanpaina honen aurkezpena aste honetan, euskararen erabileraren eredu delako.

Hilario Arbelaitz sukaldari famatuak aditzera eman zuenez, langileen artean euskaraz aritzen dira, baita telefonoa hartzerakoan ere lehenengo hitza euskaraz da eta badira 40 urte menua euskaratua daukatela. “Mahaietan zerbitzen duten zortzi pertsonek batzuk gaztelera dakite eta beste batzuk ingelesa, baina guztiek euskaraz egiten dute. Hona jende ospetsua etortzen da, Nobel sariak, eta harritu egiten dira gure artean gure hizkun-tza dena hitz egiten dugunean”, azaldu zuen.

Secciones