III. Irakurketa multikulturala egingo da Ordizian, bihar

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:21h.

 ORDIZIA – Ordiziako irakurketa taldeak, Ordizia Kolore, Oroith Txiki abesbatza, Musika Eskolako txistulariak, Kale heziketa programa, Hizkuntza Eskola, Jakintza Ikastola eta Oianguren institutuak antolatuta, III. Irakurketa multikulturala egingo dute bihar arratsaldean Ordiziako Nikolas Lekuona plazan. 19.00etan hasiko da ekintza eta Joxean Artzeren Gure Bazterrak lana landuko dute bertan. – M.A.