Aitor Merchanen lana da Beasaingo jaien egitarauko azala

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:21h.

BEASAIN – Beasaingo jaien egitarauko kartel lehiaketako nagusien maila Aitor Merchanek irabazi du eta beraz, bere irudia da azalean agertzen dena. 600 euro jaso ditu irabazleak, Haur eta gazteen mailan, Nerea Urteagak, Irati Serradillak, Unai Sanchezek eta Mouad Slimanik osatutako taldearena izan da gustukoena. Guztira 303 lan jaso dituzte aurten: 277 lan 7-15 urtekoenak eta 26 lan helduenak;iaz baino 73 lan gehiago. – M.A.