Larunbatean Udarregi baserriraino ibilaldia antolatu dute

Jueves, 10 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 13:20h.

USURBIL – Udarregi ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko xedearekin, larunbatean ibilaldi bat prestatu da Udarregi baserriraino. Parte-hartzaileak 10.00etan bilduko dira Paris etxean. Ibilaldian zehar hainbat geldiune egingo dira herriko ondarean erreparatuz eta pasadizoak azalduz. Bidean zehar trikitilariak lagunduta joango dira Udarregi baserriraino eta bertan mokadu bat hartzeko aukera egongo da. – A.M.

Secciones