Zumarragako kultur etxeko ikasgela larunbatean irekiko dute

A.Z. - Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 19:53h.

Zumarraga - Azterketa garaia heldu da eta, beti bezala, Zumarragako Udalak ikasgela bat irekiko du Zelai Arizti kultur etxean. Datozen bost larunbat eta igandetan irekiko du. Larunbatetan 16.30etik 20.30era eta igandetan 10.30etik 13.30era eta 16.30etik 19.30era. Egitasmo honen helburua etxean ikasteko zailtasunak dituzten herriko gazteei ikasteko toki egoki bat eskaintzea da.