Kubeats elektronika jaialdia egingo dute larunbatean Urretxun

A.Z. - Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 19:50h.

Urretxu - Larunbatean Kubeats elektronika jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute Urretxuko gaztetxean. 19.00etan Garazi Gorostiagaren saioa egongo da goiko solairuan, 20.00etan solasaldia egingo dute eta 22.30ean kontzertua egongo da: Eiharts (Bergara), Telmo Trenor DJ Set (Donostia) eta Frances Be DJ Set (Donostia). Ekitaldi hau Kalegorrian taldeak eta gazte asanbladak antolatu dute.

Secciones