Dantzari Txiki eguna ospatuko dute igandean Zumarragan

A.Z. - Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 19:54h.

Zumarraga - Igande honetan Irrin-tzi dantza taldearen Dantzari Txiki eguna ospatuko dute. Zortzi taldek parte hartuko dute: Berriztasuna (Portugalete), Jalgi (Zarautz), Korosti (Legazpi), Lurra (Urretxu), Oinarin (Antzuola), Oin Arin (Lazkao), Oñatz (Oñati) eta Irrintzi (Urretxu-Zumarraga). 11.30ean bi herrietako kaleetan dantza egingo dute eta 13.00etan eta 17.00etan Eitzako pilotalekuan.