Ostiralean haurren proposamenak jaietarako jasoko dituzte

A.M. - Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 19:39h.

Errenteria - Aurten ere gonbidapen berezi bat egin nahi diete familiei Oarsoirriak taldeak eta herriko Jai Batzordeak. Madalenetako haurren proposamenak zuzenean jaso nahi dituzte. Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu dituzte sei eta hamabi urte bitarteko haurren-tzat. Ostiralean, izango da hurrengo hitzordua, 18.00etan, Koldo Mitxelena plazan.