Bizipozaren Jaia antolatzeko bilera egongo da bihar

A.M. - Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 19:37h.

Errenteria - Aurten Bizipoza elkarteak Bizipozaren Jaia Errenterian ospatuko du irailaren 29an. Jaiaren nondik norakoak azaltzeko eta herritar eta eragileen ekarpenak biltzeko bihar 19.00etan, Jose Luis Caso aretoan (Merkatuzar) bilera deitu dute. Bizipoza elkartea izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkartez osatutako elkartea da, gaur egun 32 elkartek osatzen dute.