BERTAN

Hiru errepide asfaltatuta

Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:21h.

Urnietako zenbait errepide zati asfaltatu dituzte erabileraren ondorioz jasandako higadurarengatik altxata zeudelako eta pitzadurak zituztelako. Geltoki kaleko aldapa osoa (irudian) izan da asfaltatu den eremuetako bat. Isidro Setiengo zati bat ere txukundu da, eta hirugarren esku-hartzea berriz, Goi-Mendi tabernatik Eteneta elkarteruntz doan errepidean burutu da. Argazkia: N.G.