Bihar festak genero-ikuspegitik aztertzeko liburua aurkeztuko da

A.M. - Miércoles, 9 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 19:41h.

Hernani - Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Bilgune Feministak antolatua, Festak, Genero-harremanak eta Feminismoa liburuaren aurkezpena izango da bihar 19.00etan Biterin. Bertan izango da liburuaren koordinatzaile izan den Miren Guillo Arakistain, liburuaren inguruko xehetasunak azaltzeko. Festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako proposatzen dira.