GIZARTEA

Euskaraldian herrien izen-emateko epea zabaldu dute

Apirilaren 30era arte luzatu dute
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko da ekimena Euskal Herrian

Begoña Martín - Lunes, 16 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

GASTEIZ - Herriak martxan jartzeko garaia da, eta horregatik herriek apirilaren 30era arte izango dute Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenean izen-emateko epea.

Hasiera batean apirilaren 8a jarri bazuten ere azken eguntzat, herriek izena emateko epea luzatzea erabaki dute. Herritarren izen-ematea, ordea, irailean irekiko dute. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko da izugarrizko ekimen hori Euskal Herri osoan eta helburu nagusia izango da aldi berean euskararen aktibazioa bultzatzea lurralde osoan.

Nafarroako eta Iparraldeko hainbeste herritan Euskaraldiaren aurkezpenak martxoaren erdialdean egin dituzte. Apirilean, gainera, Euskaraldiaren aurkezpen horiek hilabete guztian zehar jarraituko dute.

Hortik aurrera lanari ekin ahal izateko eta ekimen osagarriak gehi-tzeko asmoz, batzordeak sortzen ari dira herri askotan, udalerri bakoi-tzeko erakunde publikoen, euskalgintzako eragileen zein elkarteen artean elkarlana sustatzeko.

Beraz, tokian tokiko batzordeak eta azken asteotan jasotzen ari den izen-emate kopurua aintzat hartuta, herriek izena eman dezaten epea luzatzeko erabakia hartu dute (informazioa www.euskaraldia.eus web orrialdean).

euskal herri osoan Euskal Herri osoan ospatuko duten Euskaraldia euskararen erabilera sustatzeko ekimena bultzatzen ari dira euskaltzaleak. Hamaika egunez, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, ingurune naturalean euskaraz egiteko martxan jarri duten egitasmoa da, euskara erabiltzeko gune eroso eta natural berriak eraikitzeko asmoz. Euskal Herri osoan hizkuntza ohiturak aldatzea eta egunerokotasunean euskaldunak eta hizkuntza ulertzen dutenak euskaraz gehiago aritzea dira helburu nagusiak.

Epea zabaldu zenetik, etengabe ari dira herri berriak gehitzen aurtengo azaroaren 23a eta abenduaren 3aren artean Euskaraldia martxan izango duten herrien zerrendara. Tamaina, lurralde eta egoera soziolinguistiko ezberdinetako herriak ari dira ekimenera batzen.

Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimeneko ardatz nagusiak izango dira ahobiziak eta belarriprestak. Egitasmoaren protagonistak herritarrak izango dira eta hizkuntzaren jakin-tza mailari lotutako bi rolen arabera parte hartu ahal izango dute.

Horregatik, herritarrek ere izena eman beharko dute Euskaraldian parte hartzeko. Irailaren 20an irekiko dute epea herritarrek izena eman dezaten.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko da, baina 11 egun horietara heldu arte bidea oso garrantzitsua izango da, eta euskaldunei bide hori elkarrekin egiteko gonbita luzatu diete.

Nola egingo dute herritarrek? Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan Ahobizi edo Belarriprest identifikazio ikurra edo txapa erabiliko dute parte hartzaile guztiek (16 urtetik gorako herritarrak izango dira).

Zehazki, Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak izango dira (baita ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten dietenak ere).

Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak izango dira, gainontzekoei euskaraz ari-tzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Eta zer lortu nahi du Euskaraldia ariketa sozialak? Alde batetik, herritarren harremanetan hizkun-tzarekin dituzten inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.

Beste aldetik, Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen dutena baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezaketela ikusaraztea.

Gainera, hizkuntza ohiturak alda-tzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea. Azkenik, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sor-tzea.

zer egin dezakete hiztunek? Elkarlana funtsezkoa da Euskaraldiarentzat. Horregatik, herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatzen ari diren batzordeetan parte har dezakete herritarrek Ahobizi eta Belarriprest berriak aktiba-tzeko asmoz.

Garrantzitsua izango da pertsona aktiboaren rola: lehenengo hitza euskaraz eginez, ulertzen dutenekin euskaraz arituz, eta euskarazko hizkuntza praktikak bultzatuz.

Beraz, azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz gure egunerokoan. Baina espazioak ere behar dira: aisialdia, lantokia, harreman komertzialak, ziberespazioa...

Aktibazioak martxan jartzea esan nahi du. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi dutelako.

Ekimena Euskal Herri osoan egingo duten arren, tokian tokiko euskaltzaleak izango dira herri bakoitzeko sustatzaileak. Azaroaren 23an antolatuko dute Euskal Herrian aldi berean egingo den euskararen aktibazio ekimena.