Donnai eta Korta garaile Beasaingo herri lasterketa luzean

M.A. - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Beasain - Asteburuan VII. Herri Lasterketa ospatu dute Beasainen, Bealak eta Orekan Bizi Naiz elkarteek antolatuta. Guztira, 214 pertsonak parte hartu zuten eta horietako batzuk korrika egin zituzten 7 edo 14 kilometroak, baina izan ziren gurpil bakarreko bizikletan ibili zirenak ere. Lasterketa luzean Endika Donnai eta Maider Korta izan ziren lehenak eta motzean, berriz, Mikel Etxamendi eta Lourdes Colomo.