Alzheimerraren nondik norakoak landuko dituzte Idiazabalen

M.A. - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:29h.

Idiazabal - Ostegun honetan, arratsaldeko 17.00etan, hitzaldi berri bat izango da Idiazabalgo jubilatuen elkartean. Kasu honetan, Alzheimerrarekin elkar bizi izena izango du saioak eta bertan Koldo Aulestia, Gipuzkoako gaixotasun horren asoziazioko lehendakaria, arituko da hizketan. Besteak beste, zer den, gaitxotasunari nola aurre egin eta hartu daitezken neurrien inguruan jardungo da.