Bere batzorde aitzindaria omendu du Emeki Elkarteak

Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

hondarribia. Martxoaren 8aren harira urtero egiten duen Emakumearen Astean, Hondarribiko Emeki Elkarteak omenaldi berezia egiten die arrazoi desberdinengatik nabarmendu izan diren emakumeei. Aurten, 1991. urtean elkarte hau martxan jarri zuten aitzindariak gogora ekarri dituzte, hastapen haietako lehenengo zuzendaritza batzordea osatu zuten Leticia Olano, Tzane Carrillo, Maria Jesus Berrotaran, Ane Miren Aristondo, Maite Martin eta Maite Olaondori aitortza eginez. Irudian, igande eguerdian egindako ekitaldiaren une bat.